Aurreskua Euskalduna Jauregian

Haizea Hormaetxeak dantzatu zuen Ohorezko Aurreskua Bizkaiko Medikuen Elkargoaren mendeurren-ekitaldian. Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldian parte hartu zuen. Bertan ere, hainbat erakundetako ordezkariak egon ziren, besteak beste, Bilboko alkate Juan Mari Aburto edo Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente Cosme Naveda.

Almudena Cachok aurkeztu zuen ekitaldia eta Asier Hormaza aktoreak Bizkaiko Medikuen Elkargoko lehen presidente izan zen Enrique de Areilza doktorearen papera egin zuen.
Centenario Colegio de Médicos de Bizkaia

Dantzaria: Haizea Hormaetxea

Argazkia: www.irekia.euskadi.eus