Dantza fusioa emakumeen eskubideen alde

Emakumearen Nazioarteko Eguna zela medio, Plentziako Udaletik enkargu bat jaso genuen. Dantza Moderonoa eta Euskal Dantza uztartuko zuen Flashmob bat prestatzea. Zuria Bolaños eta biok lanari ekin genion. Animatu nahi zutenentzako koreografia sinplea, erraza eta dibertigarria sortu genuen Gose Taldeko musikarekin. Plentziako erantzuna zoragarria izan zen eta emaitza hemen duzue ikusgai!

Dantzaren bitartez emakumearen eskubideak aldarrikatzeko igande goiz aparta igaro genuen!