Haizea Hormaetxea garaile Urduñako Aurresku Txapelketan

Larunbatean, maiatzaren 16an, ospatu zen Urduña Hiriko Aurresku Txapelketa. Guztira, bost aurreskulari  hartu zuten parte. Euriak tarte txiki bat utzi zuen dantzariek Bizkaiko Aurreskuko lau zatiak dantzatu zezaten abilezia erakusteko. Hiru epaileez osaturiko epaimahaiak honakoa hartu zuen kontuan: erritmoa, gauzatzea, bizkortasuna eta zailtasuna. Sailkapena horrela geratu zen:

1go saria: Haizea Hormaetxea (Leioa)

  1. saria: Josu Marcos (Leioa)
  2. saria: Naiara Ruiz (Amurrio)
  3. postua: Irati Merino (Gallarta)
  4. postua: Ander Arriaga (Orozko)

Urduñan ohitura den moduan, plaza jendez gainezka eta giro ederrean hartu zituzten dantzariak.

Eskerrik asko Urduña eta zorionak dantzari guztiei!