Leioako XV. Jota Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

1641_Jota_Txapelketa_Leioa

Datorren ekainaren 14an ospatuko da Kandelazubietan, eguerdiko 12:00etan. Parte hartzeko epea zabalik dago ekainaren 11ra arte. Parte hartu nahi izanez gero, izen emate orria bete behar da, hemen duzue! Ondoren, posta elektronikoz (kultur@leioa.net) edo helbide honetara bidali dezakezue (José Ramón Aketxe,11 • 48940 Leioa).

Urtero legez, bi maila egongo dira: 16 urtetik beherakoentzat eta 16 urte baino gehiago dituztenentzat. Gehienez, 10 bikote onartuko dira maila bakoitzeko.

Sariak honakoak izango dira:

Nagusien maila
1.saria: 300 euro, txapela eta lepozapia.
2.saria: 230 euro eta oroigarria.
3.saria: 210 euro eta oroigarria

Gaztetxoen maila
1.saria: 220 euro, txapela eta lepozapia
2.saria:180 euro eta oroigarria.
3.saria:150 euro eta oroigarria.
Irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi guztiek 110 euroko dirusaria jasoko dute eta bikote gazteek 100 euroko dirusaria.
Dantzazaleok ere ezin duzue urteroko zita galdu! Ekainaren 14an, eguerdiko 12:00etan, Kandelazubietan.

Ikuskizun bikaina! Euskal Herriko Dantza Txapelketako parte hartzaileak eta irabazleak Leioan!!! Ezin duzu galdu!