Nor naiz

Leioan jaio nintzen 1987.urtean dantzariz beteriko Hormaetxea familian. Txikitatik entzun ditut txistu eta trikitixaren doinuak eta beti ikusi ditut dantzak. Auzoko dantza taldean murgildu ninduten ibiltzen hasi baino lehen eta nire etxean esaten dute “dantzan ibiltzen baino lehen hasi nintzela”.

perfil

 Eta horrela hasi nintzen euskal dantzen munduan. Behin aitak dantza suelto txapelketa bat ikustera eraman ninduen eta momentu horretan dantza azkar eta bizi horrekin maitemindu nintzen.